Santa Zezilia Legazpin

Larunbatean, azaroaren 23an, 20:00etan, Legazpiko Parrokian herriko lau musika taldek eskainiko dute kontzertu bateratua.

EGITARAUA

Ikusiko duzuenez, parte hartuko duten lau musika taldeek, Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda, laguntzaile ugari izango dute.

Aurkezpen lanetan Tere Madinabeitia kazetari legazpiarra arituko da.