Genero Indarkeriaren Aurkako Kanpaina

  

Genero Indarkeriaren Nazioarteko Eguna azaroaren 25an ospatzen dela eta, Haztegi Ikastolako DBHOko ikasleek azaroaren 22an goizeko 11:00etatik aurrera Legazpiko plazan Genero Indarkeriaren Aurkako Kanpaina aurkeztu dute.

Bertan MANIFESTUA irakurri, sketch-ak antzeztu, bertsoak abestu eta panelen aurkezpena egin da.