Haztegi Ikastola

Eguberri bezperan Olentzero Erronda ospatuko da goizez.

Bertan herriko ikastetxeek parte hartuko dute.

Oharra: EUS  EUS-CAS

 

 

Hondakinak eta kitto! DBH4

Data: 
Asteazkena, 2018, Abendua 12 - 08:00-tik 09:30-ra

DBH4ko ikasleek Sasietako Mankomunitatearen  Hondakinak eta kitto kanpainan parte hartuko dute Haztegi Ikastolan.

 

                                            

| HAZTEGI IKASTOLA EUSKARALDIAREKIN BAT |

Ikastolako langileak eta DBHOko ikasleak Euskaraldian parte hartuko dugu.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

ANIMA ZAITEZTE!

 

Informazio osagarria:

Euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea izango da Euskaraldia ekimenaren lehenengo helburua. Hizkuntzaren normalizazioaren ardura pertsonen eta entitateen artean partekatua denez, bestetik, 2019an, mota guztietako entitateek euskararen erabilera babesteko eta bultzatzeko neurriak hartzea izango da beste helburua. Aktibazioa hitzak martxan jartzea esan nahi du. Hizkuntzaren erabilerari lotutako kontzeptua da, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi delako.

 

Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrri proposamena egin zaie, Ahobizi eta Belarriprest rolak hartzeko. Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Antolaketan, beraz, auzo, herri zein eskualde ezberdinetako euskaltzale taldeak arituko gara, eta baita elkarte, enpresa zein erakunde ezberdinetakoak ere.

 

HAZTEGI IKASTOLAren

LAN ESKAINTZA

 

HEMEN GARA 2018/19

Data: 
Errepikatu aste guztietan Tuesday bakoitzean eta Wednesday bakoitzean eta Thursday bakoitzean eta Friday bakoitzean La Ira 15 2018 arte .
Astelehena, 2018, Iraila 10 (Egun osoa)
Asteartea, 2018, Iraila 11 (Egun osoa)
Asteazkena, 2018, Iraila 12 (Egun osoa)
Osteguna, 2018, Iraila 13 (Egun osoa)
Ostirala, 2018, Iraila 14 (Egun osoa)

Irailaren 10an hasita eta irailaren 14raino, ekintza, joku, motibazio saio eta irteera ezberdinak burutuko dituzte ikastolako ikasleek euskararen erabileran murgiltzeko eta hausnarketa egiteko.

            HAZTEGI IKASTOLA 50. URTEURRENAREN OSPAKIZUNEN HARITIK, ESKER ONEZ(AGRADECIMIENTO)

Hasiera orok omen du bere akabera. Ezinbestean Haztegi Ikastola sortu zeneko 50. urteurrena ospatzeko ekintzak prestatzen hasi ginenean, pentsatu genuen ez ote genion geure buruari erronka gogor samarra jarri; gauza izango al ginen 2017-2018 ikasturtean zehar ospatu beharreko ekintza guziak tajuz eta ondo burutzeko? Pozik gaude Legazpiko herriak emandako erantzunarekin, Ikastola osatzen dugun guraso, lankide eta ikasleena ez ezik, Legazpiko herriarena ere badelako ekintza saldoaren arrakastaren erantzukizuna.

Santikutz egunean Olari saria eman zigutenean harrotasunez jaso genuen herritarron  aurrean langile-herri honen ikurra den olagizonaren irudia: gure guraso zaharrek Frankoren diktadurapean ausardia handiz eraikitako emaitza da Ikastola, garai zantar haietan, euskararen eta euskal kulturaren transmisioa arrisku gorrian zegoen hartan, euren seme-alabei galzorian zegoena berreskuratzeko ahaleginaren fruitua; izan zirelako gara.

 Eta garelako izango dira. Iraganaren eta etorkizunaren arteko zubian, ordea, orainean buru-belarri murgilduta dago eguneroko lanarekin elikatzen ari garen Ikastola: pedagogian berrikuntzak ezartzen ari gara ikastetxearen ibilbide osoan; gure-gureak diren liburu eta material pedagogikoak ditugu; irakasle eta gurasoen arteko harremanak sendotu ditugu; euskararen erabilera bermatzeko urratsak ematen ari gara ikastolako partaide guziok; eleaniztasuna errealitatea da gurean; atzerriko ikastetxeekin elkartrukeak egiten ditugu.

Haztegi Legazpiko herriari atxikia dago erabat eta euskal kulturaren berme trinkoa da; ikasleak ezagutzaz hornitzeaz gain, gizartearen erronken aurrean konpetente eta gai izan daitezen saiatzen ari gara. Halaber, konpromezua eta elkartasuna bezalako balioak egunerokoan txertatzen ditugu.

  Ikasturte honetan denetarik egin dugu: argazki erakusketak, mendi irteerak, mahai-inguruak, kontzertuak, danbor-hotsak, bazkariak … luze joko luke denak aipatzea. Azpimarratzekoa ikasle, irakasle eta gurasoek erakutsitako prestutasuna eta elkar- lana. Honek guztiak batu egin gaitu, ikastolago bihurtu gaitu. Maiatzaren 26ko bazkaria zinez izan zen gogoangarria eta egindako ibilbidearen argazki bikaina inondik ere.

 Ekainaren 9ko 50. urteurrenaren amaierako festak ekitaldi hauen guztion akabera markatu zuen. Gure lasterketa, hala ere, ez da amaitu. Gu beti martxan gaude eta zuek gurekin bazentozte pozik geundeke.

 Mila esker bidaide izan zaituztegun laguntzaile eta babesle guztiak: Legazpiko Udala; herriko lantegi eta enpresak; KTE tabernarien elkartea; Kimu-berriren hastapeneko guraso sortzaile eta irakasleak; antolaturiko ekitaldietan partaide izan zareten herritarrak;  gaur egungo irakasle, langile, guraso eta ikasleak. Zuek gabe ezinezko suertatuko zitzaigun asmo hutsa egia bihurtzea.

 

Ikastolako zuzendaria:

Sagrario Etxabe   

 

Gosearen aurkako lasterketa arrakasta haundiz burutu zuten Haztegi Ikastolako ikasleak.

Hona lan guzti horren emaitza: EUS  CAS

    

 

 

Orriak

RSS - Haztegi Ikastola-era harpidetu