Lilatoia

HAZTEGI IKASTOLAKO TALDEA DONOSTIAKO 31. LILATOIAN

DEIALDIA:   EUS   EUS-CAS

Aurten ere Donostiako Lilatoian parte hartuko dugu Haztegi Ikastolako talde bezala. Lilatoia 2020ko martxoaren 1ean ospatuko da. 14 urtetik gorako (DBH-2) emakume guztiek (ikasle, irakasle, guraso, herritar…) parte hartzeko aukera izango dute. Inskripzioa 12€koa izango da, euro solidarioa barne, GAUTENA Elkarteari zuzenduko zaiolarik. Izena ematea ikastolako idazkaritzan izango da, azken eguna urtarrilak 24 izango delarik. Gogoratu izena ematearekin batera dirua ekarri behar dela. Honako datu hauek ere beharko ditugu: izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia,helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta kamiseta taila.

ANIMA ZAITEZTE!

Hona HEMEN Lilatoian ateratako irudiekin sortutako bideoa.

 

Haztegi Ikastolak 2018ko Lilatoian parte hartu du eta Talde handienaren saria lortu.

BEJONDEIZUELA NESKAK!!!

 

 

 

Lilatoia 2018

Data: 
Igandea, 2018, Martxoa 4 - 10:30

50. urteurrena dela eta Haztegi Ikastolako irakasle, ikasle eta langile Donostiako Lilatoian parte hartuko dute.

50.urteurrena dela eta, datorren urteko Donostiako Lilatoian parte hartzea pentsatu dugu Haztegi ikastolako talde bezala. 

Oharra:  EUS   EUS-CAS

RSS - Lilatoia-era harpidetu