Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa

Kirolarekin haurraren garapen integrala bermatuz

Eskola Kirola

Eskola Kirola

Haztegi Ikastolan eskola kirolaren aldeko apostu garbia egiten dugu. Gure ikasleen garapen integralean, ezinbestekoa izango da mugimenduak eta jarduera fisikoak ere bere tokia izatea. Horretarako, aukera eman nahi diegu neska mutilei eskolaz kanpoko orduetan ere kirol ekintzak burutu eta elkarrekin jolasean aritzeko, euskaldun giroan murgilduta.

Kirolak honako alderdiak aberasten ditu:  

  • Parte hartze irekia eta aukera berdintasuna.
  • Kirol aniztasuna.
  • Kirola norberaren garapenean bidelagun; hezkuntza-helburuekin uztarketa.
  • Ikasleengan kirol-kultura sustatzea dugu helburu. Osasun-kirola, errendimenduko kirola, partaidetzako kirola edo aisialdiko kirola gizartean dauden aukerak dira eta Eskola-Kirola horien guztien abiapuntua izango da.

ESKOLA KIROLAREN EGUNEN ANTOLAKETA

  • LH 1-2 → Astean behin ordu beteko iraupena. Lehenengo urratsak (Joko-jolasak)
  • LH 3-4-5-6→ Hainbat kirolen barneratzea. Larunbatean kirol jardunaldia izango dute.

JARRAIPENA EGITEKO LAN-TALDEA

Eskola kirolaren jarraipen zuzenago bat egiteko, lan talde bat jarri dugu martxan, ikasle eta familiei eskaintza hobe bat emateko asmoz. Horretarako, Zerki Kirol eta Aisialdi taldearen zerbitzuez gain, ikastolako irakasle diren Joanes Jaka eta Ane Arando ere koordinaketa lanetan arituko dira. 

Harremanetarako kontaktuak:

  • Zerki Kirol eta Aisialdi Taldea:
    • Asier Auzmendi: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • Haztegi Ikastola:
    • Ane Arando: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
    • Joanes Jaka: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

JARDUNALDIKO PARTE-HARTZEA ETA BALORAZIOA

Ikasturte honetan zehar, jardunaldiaren balorazioa ONLINE egingo da. Guraso arduradunak bete beharko du galdetegia jardunaldia bukatu ondoren. Jarraian, galdetegia duzue ikusgai:

Ikasturteko Egutegia

Jarraian ikasturte honetako egutegia duzue ikusgai:

2025 2026 Egutegia page 0001
Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.