Bizitzako oinarrien etapan bidelagun

Haur Hezkuntza

Sarrera


2 urtetik 6 urtera arteko eskaintza egiten dugu. Etapa honetan azpimarratu ditzakegun ezaugarriak honako hauek dira: jakinmina, gauza berriak sortzeko grina eta sozializatzeko interesa. Ezaugarri hauek asetzeko bidelagun izango gara.

Gure egunerokoa

Haur guztiek ez dituzte erritmo, interes eta behar berberak. Horregatik, geletako espazioa antolatzen dugunean desberdintasun horiek kontuan hartzen eta errespetatzen saiatzen gara. Azken urteotan 3, 4 eta 5 urteko geletako espazioak berrantolatu ditugu adimen anitzen teorian oinarrituz. Ondorioz, gela honako txoko hauekin osatuta dago: hizkuntza- txokoa, matematika- txokoa, natura-(esperimentazio-)txokoa  eta arte-txokoa. 

Zirkulazio edo mugimendu autonomoa bultzatzen dugu. Honi esker, haur bakoitzak aukeratzen du zein txokotan ibili nahi duen eta, horrela, adin ezberdinen eta beste gelakoekin harremanak ahalbidetzen ditugu.

Ordutegia

Goizetan: 09:00etatik 12:30era

Arratsaldeetan: 14:30etik 16:30era

Ohiko ordutegia hau izan arren, malgutasuna eskaintzen dugu haurren beharrak kontutan hartuta.

Honez gain, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditugu: 

Zaintza: 08:00etatik 09:00etara

Jangela: 12:30etik 14:30era

KUKU programa

Image

Ikastolen Elkarteak “KUKU! emozio-programa Haur Hezkuntzan” sortu du oinarrizko emozioak lantzeko. Ahozkotasuna oinarri izanda, norberaren emozioak ezagutzeko eta kudeatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko sortu da. 

Programa honen helburua da haurrak pertsona gisa duen garapen integralean aurrera egiten laguntzea kontuan hartzen eta entzuten zaiola sentiaraziz, haur bakoitzari bere beharrizan eta interesak asetzen eta erregulatzen lagunduz, bere garapen-ahalmena ahalik eta gehien sustatzeko aukera emanez.

Honako hauek dira Kuku programaren helburu orokorrak:

  • Helduak sentsibilizatzen eta motibatzen laguntzea, adimen emozionala eta soziala lantzeko.
  • Adimen sozial eta emozionalean oinarritutako programen ezarpena sustatzea.
  • Garapen emozionala lantzeko zenbait baliabide eskaintzea.
  • Familiekin zuzeneko lankidetza sustatzea.

Haurra bera denez bere garapenaren protagonista, eta kontuan izanda haurraren bizitzarako gaitasunen hobekuntza sustatzea dugula helburu, honako helburu espezifiko hauek zehazten ditugu:

  • Oinarrizko emozioak ezagutzea.
  • Norberaren emozioak ezagutzea: zer sentitzen duen, non sentitzen dituen.
  • Norberaren emozioak identifikatzea eta erregulatzea.
  • Sentitzen dena hitzez adierazteko hiztegia eta bideak ematea.
  • Besteen emozioak identifikatzea eta ulertzea: trebetasun sozioemozionalen garapena.
  • Egoera bakoitzaren azpian dauden emozioak identifikatzea.
  • Komunikazio-gaitasuna lantzea eguneroko bizitzaren, elkarrizketen, egoeren eta literaturaren bidez.
  • Hainbat komunikazio-bide sustatzea (nagusiki, aho-hizkuntza).

INNOVAMAT (HH 3-4-5)

Image

Innovamat, ikaskuntza manipulatiboa eta konpetentziala izateaz gain, ikasleentzat esanguratsua den matematikako proposamen bat da.


Kontzeptu matematikoak aurkezten ditu, hala nola, zenbaketa, geometria, logika edo estatistika. Haurrak pixkanaka eta manipulatuz hauek deskubritzen doaz, kontzeptuak ulertuz, finkatuz eta aplikatuz.

Ezagutzak hiru ardatzen inguruan antolatzen ditu:

  • Zenbakien laborategia
  • Abenturak
  • Plataforma (APP)

Proposamenak  ikasteko eta bere ahalmen osoa garatzeko gonbita egiten dio ikasleari eta hori lortzeko, funtsezkoa izango da:

  • Edukiak eta trebetasun matematikoak irizpide didaktikoen bidez aurkeztea.
  • Haurren ikaskuntza-erritmoa errespetatzea.
  • Matematika-prozesuei balioa ematea: problemak ebaztea, arrazoitzea, konektatzea, komunikatzea eta irudikatzea. Edukiak ahaztu gabe.