Eskola Kirola 2026-2027 - Izen ematea berriro ere iriki da

Argitalpen honen bitartez Eskola Kirolean izena ematera animatu nahi zaituztegu. Iazko ikasturtean burutu ziren aldaketen ostean, balorazio oso onak jaso genituen. Aldaketa nagusiak hauexek dira:
- Taldeak egonkorrak dira, erreferentziazko monitorearekin: astean zehar nahiz jardunaldietan.
- Ikastolarekin lankidetza areagotu dugu: asteroko jarraipena eta koordinazioa. Eskola kiroleko arduradunekin nahiz etapako koordinatzaile eta tutoreekin, Eskola Kirolaren helburu pedagogikoa bermatzeko.
- Jardunaldien programazioan aldaketak eman dira, lehia egoerak gutxituz eta topaketa jardunaldiak gehituz.
- Kuota: Jolas Hezi 30 euro ikasturtea, Multikirola 60 euro. Doan, iazko ikasturteko familia bekadunen kasuan.
Ikasturte hasiera honetan ordea, ezustea handia izan da izen emate kopurua ikusi dugunean. Egun zalantzan gaude Multikiroleko talde bakar bat ateratzeko aukera izango dugun. Jakitun gara garaiak eta ohiturak aldatzen ari direla, baina guk Eskola Kirolaren balioan sinesten jarraitzen dugu.
Kolpe latza izango litzateke denontzat, ikasturte honetan Haztegi eskualdeko gainontzeko ikastetxeekin batera jardunean ez ikustea.
Beraz, esan bezala, izen ematea zabalik dago eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Izena emateko epea*: Irailaren 25etik urriaren 2ra (Izen-ematea)

(*Dagoeneko izena eman duzuenok, ez daukazue galdetegia berriz bete beharrik)