Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa


Ibilian-ibilian buelta! KMK 2026 - Igande honetan, Lazkaon elkartuko gara!

Igande honetan, Ikastolen Kilometroak jaian parte hartuko dugu, eta, horregatik, egun berezi hau gure komunitatearekin batera ospatzeko gogotsu gaude.

  KILOMETROAK 2026 - INFORMAZIO OSAGARRIA

Kilometroak ikastolen aldeko jai handi bat baino gehiago da. Euskararen, hezkuntzaren eta ikastolen proiektuaren aldeko konpromisoa partekatzeko eta komunitate osoa elkartzeko aukera paregabea da. Egun honetan, milaka lagunek bat egingo dugu euskararen inguruan, elkarrekin gozatzeko, partekatzeko eta etorkizuneko belaunaldiei euskara eta euskal hezkuntza indartsuago bat eskaintzeko.

Aurten, Lazkao izango da topagunea, eta bertan izango ditugu egunaz gozatzeko hainbat jarduera eta proposamen. Gure ikastolatik, familia, ikasle, langile eta komunitateko kide guztiak animatu nahi ditugu Lazkaora gerturatu eta Kilometroak jaiaren parte izatera.

Haztegi Ikastolako DBH4ko ikasleek ere, KMK ERRONKAn parte hartuko dute. Hona hemen argazkia:

Egun ederra izango da lagunartean eta familian gozatzeko, euskaraz bizitzeko eta gure artean harremanak sendotzeko. Beraz, ez galdu aukera eta batu zaitezte gurekin egun berezi honetan!

Igande honetan, Lazkaon elkar ikusiko dugu!

  KMK 26 ESKUORRIA

Animatu eta zatoz Kilometroak ospatzera!

 

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.