Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa


Haztegin Ikastolara oinez: Mugikortasun proiektu berria

Azken ikasturteetan, ikastolako autobus-zerbitzuaren erabiltzaile kopuruak izan duen beherakada nabarmena eta zerbitzuak ekonomikoki zein ingurumenaren ikuspegitik jasangarria izateari utzi diola kontuan hartuta, autobus-zerbitzua bertan behera uzteko erabakia hartu dugu.

Erabaki horretara iritsi aurretik, zuzendaritza-taldeak hausnarketa-prozesu bat jarri du martxan, beste ikastola batzuetako esperientziak aztertuz eta gure familien beharrei erantzuteko aukera jasangarriagoak bilatuz.

Prozesu horren emaitza da «Ikastolara oinez» mugikortasun-proiektu berria. Ekimen honen bidez, ikasleek ikastolara oinez joateko aukera izango dute, talde antolatu batean eta begirale baten ardurapean.

Proiektuaren helburua ez da soilik ikastolarako joan-etorriak antolatzea; gure haurren egunerokoan ohitura osasungarriak sustatzea, jarduera fisikoa bultzatzea, ingurumen-inpaktua murriztea eta ikasleen autonomia zein lagunarteko harremanak indartzea ere bada.

ZERBITZU BERRIAREN EZAUGARRIAK

  • Hasiera-data: azaroaren 2a.
  • Nori zuzenduta: HH4tik LH6ra bitarteko ikasleei.
  • Ibilbidea: Momentuz autobuseko erabiltzaileek egiten zuten ibilbidea eskainiko dugu: Urtatza–Ikastola (Behar izanez gero beste ibilbide batzuk eskaintzeko aukera aztertuko da.)

IBILBIDEA ETA ORDUTEGIA

Geldiune bakoitzeko ordutegia errespetatzea ezinbestekoa izango da, taldeak ibilbidea behar bezala egin ahal izateko.


PREZIOA

  • Bidaia 1 egunean (goizean edo arratsaldean): 15 €/hilean.
  • 2 bidaia egunean (goizean eta arratsaldean): 25 €/hilean.

Zerbitzuaren lehen asteetan, funtzionamendua hobetzeko eta beharretara egokitzeko, ordutegietan, ibilbidean edo bestelako antolaketa-kontuetan moldaketak egin ahal izango dira.

Zerbitzu berriaren funtzionamendua, antolaketa eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko, urriaren 26an, 17:30ean, bilera bat egingo dugu ikastolako liburutegian.

Familia guztiak gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera. Aukera ona izango da proiektuaren xehetasunak ezagutzeko, zuen zalantzak argitzeko eta ekimen berri honen inguruko informazioa zuzenean jasotzeko.

Zerbitzuan izena emateko esteka: Ikastolara oinez. Epea: urriaren 28a.

 

 

 

 

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.