Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa


Potx eta Lotx Haztegi Ikastolan izan dira eta grabazioak ikusgai daude dagoeneko

Joan den ikasturteko maiatzean, Makusi plataformako Potx eta Lotx Haztegi Ikastolan izan ziren, grabazio-lanetan. Bisita berezi horretan, gure ikasleek aukera izan zuten bai erronketan parte hartzeko, bai grabaketetan aritzeko.

Orain, grabazio horien emaitzak argitaratu dituzte, eta Kutxa Misteriotsua eta erronken pasarteak ikusgai daude dagoeneko.

Gure ikasleek bizitako esperientzia berriz gogoratzeko eta une dibertigarri horiek ikusteko aukera paregabea da.

Ez galdu! Jarraian partekatzen dizkizuegun esteketan klik egin eta gozatu Potx eta Lotxekin bizitako abenturaz!

  1. KUTXA MISTERIOTSUA
  2. ERRONKA

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi! 

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.