Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa


Haztegi Ikastolako II. Mendi Irteera - Azaroak 22

Ikasturte honetan ere, ikastolako mendi irteera antolatu dugu. Naturaz gozatzeko, aire librean une politak partekatzeko eta ikastolako komunitatearen arteko harremanak sendotzeko aukera paregabea izango dugu.

Azaroaren 22an, mendira abiatuko gara, eta ibilbidea egiteko bi aukera izango ditugu, bakoitzak bere aukeren eta gustuen arabera hautatzeko.

  • IBILBIDE LABURRA: Lakiolara zuzenean joango gara.
  • IBILBIDE LUZEA: Korosti – Arrano – Lakiola ibilbidea egingo dugu.

INFORMAZIO OROKORRA

    • Eguna: Azaroaren 22a.
    • Elkartzeko lekua: Ikastolako patioa.
    • Ibilbide luzearen irteera: 09:00etan.
    • Ibilbide laburraren irteera: 10:00etan.
    • IZEN-EMATEA HEMEN
      [Izen-ematea azaroaren 2tik 18ra bitartean egin ahal izango da]

HAMAIKETAKOA LAKIOLAN

Bi ibilbideak amaitutakoan, Lakiolan elkartuko gara denok elkarrekin. Bertan, borondatearen truke, hamaiketakoa egiteko aukera izango dugu, indarrak berritzeko eta giro onean une atseginak partekatzeko.

Familian edo lagunekin mendiaz gozatzeko, naturarekin harremanetan egoteko eta ikastolako komunitatearekin egun berezi bat bizitzeko aukera izango dugu.

Anima zaitezte!

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.