Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa


DBH4ko ikasleek ikasbidaiarako jertseak salgai jarri dituzte

DBH4ko ikasleak Lisboara egingo duten ikasbidaiarako dirua biltzen ari dira, eta horretarako, ekimen berezi bat jarri dute martxan: euren diseinuko jertseak sortu dituzte, ikasbidaiari ekarpena egiteko aukera emanez.

Jertseak erosteko interesa zenbatekoa den jakiteko, ikasleek galdetegi bat prestatu dute, aurreikuspen bat egin ahal izateko.

  JERTSEAK EROSTEKO GALDETEGIA

Gainera, abenduaren 19an, Merkatu Txikia ospatuko den egunean, jertseen salmenta-postua jarriko dute. Bertan, jertseen diseinua eta neurriak gertutik ikusteko aukera izango da, baita eskaera egin eta ordainketa bertan egiteko ere.

JERTSEEN DISEINUAK IKUSGAI

 

Etxeetan ekimen honen berri izatea eta DBH4ko ikasleei laguntzea eskertuko lukete. Erosketa bakoitzak Lisboarako bidaia ametsa pixka bat gertuago izaten lagunduko die!

Animatu eta lagundu DBH4ko ikasleei euren ikasbidaia finantzatzen!

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.