
Egun honen harira, ikasleek hainbat dinamika eta hausnarketa-saio egin dituzte, emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan kontzientzia hartzeko, indarkeria mota desberdinak identifikatzeko eta guztion artean harreman osasuntsuagoak, bidezkoagoak eta berdinzaleagoak eraikitzeko.
Ikastolak hezkidetzarekin eta berdintasunarekin duen konpromisoa eguneroko lanean txertatzen du. Izan ere, uste dugu hezkuntzak funtsezko eginkizuna duela gizarte bidezkoagoa eta indarkeriarik gabekoa eraikitzeko. Horregatik, ezinbestekoa da txikitatik errespetua, askatasuna, berdintasuna eta elkar zaintza bezalako balioak lantzea.
Azaroaren 25a ez da egun bateko aldarrikapena soilik. Egunero egin behar dugun lana eta hartu behar dugun konpromisoa gogorarazten dizkigu.
Indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzea guztion ardura da. Berdintasunean hezi, errespetuan hazi!
