Lasterketa solidarioa - Ekarpen ekonomikoa errefuxiatuen hezkuntzara bideratuko dugu

Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatu genuen Haztegi ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.

Ikasleek korrika eginez adierazi zuten ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina.  Era berean, Maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izan zuen (borondatea)

Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izan da eta lasterketa solidarioan lortutako ekarpen ekonomikoa pertsona errefuxiatuen hezkuntza eremuan eragiteko erabiliko du. 

Elkarrekin lanean jarraituko dugu.

Mila esker parte hartzaile guztiei!

80ccc0f7 bf92 4000 8d68 8213c37aefee