Ikastola Eguna 2023 - Eskerrik asko! [Irudi Galeria Ikusgai]

ESKER ONEKOAK GARA!

Eguraldiak lagunduta, ekin diogu 2023ko Ikastola eguna festari eta merezi genuen bezala ospatu ahal izan dugu. Beste behin, egun borobila ospatzeko aukera izan dugu. Orain eskerrak ematea dagokigu!

Eskerrak gure ikasle guztiei egun honetan ere erantzuten jakin duzuelako. Protagonistak zuek zarete eta zuekin eta zuentzat ari gara.

Eskerrak baita ere Legazpiko Erraldoi Konpartsari gure festa eguna alaitzeagatik! 

Eskerrak ikastolako familia guztiei. Ikasturte luze honetan egindako elkarlanaren emaitza da egun hau eta batetik eta bestetik denok lagundu duzue.

Eskerrak txoko solidariorako materiala (bizkotxoak, bitxiak…) ekarri duzuen guztioi. Gu baino okerrago daudenak ere gogoan izan behar ditugu: elkartasuna da gure ezaugarrietako bat.

Eskerrak udalari materiala uzteagatik! Eskerrak mahaiak eta aulkiak jarri eta kentzen aritu zareten guztioi. Jartzea gutxi ez eta dena bukatutakoan azken ahalegina ere egin duzuelako.

Eskerrak elkarrekin afaltzen elkartu garen guztioi. Giro ezin hobea sortu dugu denok batera. Urrunetik entzungo ziren gure kantu eta algarak.

Eskerrak bertaratu zareten guztioi. Eta bertaratu ezinik geratu zaretenoi ere bai. Pozgarria izan da, auzolanean eta festa giroan elkartzea.

Datorren urtera arte, ESKERRIK ASKO!

07b59e40 7c72 417d a9ef 6910e970acf5

5253b618 8bd6 4b11 a6b8 a3f8aae2f8b6

5344af9e ddf1 404e aa91 92f1e51d3c61

2a0a80d5 66e4 44b2 89bf 793551856109

4b2d200f 724f 492b 93d3 de838d6e61cf

5671b547 de5e 4e1b a761 d7dd3b7bb0ea