Kongoko Konfliktorako Kanpaina - DBH 3

DBH3ko ikasleak gara eta hiruhileko honetan, Alboan GKE-rekin batera egiten ari garen kanpainari buruz hitz egiteko idazten dizuegu. 

Kongon, Afrikan, arazo larri bat daukate: koltanaren legez kanpoko merkataritza. Munduko koltanaren %80a Kongon dago, eta garapen bidean dagoen herrialde hau talde armatuek kontrolatzen dute. Mineral hau lortzen dutenek lan baldintza oso txarrak dituzte eta urtero 4 milioi pertsona hiltzen dira horregatik. 

Nahiz eta guk Kongoko gobernuarekin harremanik ez izan, arazoaren zati bat gara. Izan ere, koltana gure gailu elektroniko guztietan dago, eta birziklatu ordez, zakarrontzietara botatzen ditugu. 

Arazo honen aurrean, Alboan-ekin batera, zuen mugikorrak berrerabiltzera bultzatzen zaituztegu. Horretarako, ekainean zehar idazkaritzan aurkitu ahal izango duzue mugikorrak jasotzeko kaxa .

Zuen laguntza espero dugu.

http://www.alboan.org/es

KONGOKO GATAZKA - IDATZIA

image 1

Poster CongoEU 1

Poster Congo photos