
Mankomunitatean burutuko diren ekintzen artean, Haztegi Ikastolako Batxilergoko ikasleek herritarrei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina aurkeztu dute. Kanpaina azaroaren 24ean hasi zuten, goizeko 11:30etan, Euskal Herria Plazan. Horretarako, DBHO 1. mailakoek erakusketa bat prestatu dute: informazioz osaturiko panel eta pankartak, manifestua eta zuzeneko musika.
Erakusketarako prestatutako panelak, datorren astean zehar Legazpiko Kultur-Etxean egongo dira ikusgai.
Jarraian, argazkiak ikusgai:



