Aniztasun eta Elkarbizitza eguna - Bilera Deialdia

Datorren apirilaren 17an, arratsaldeko 19.00etan Legazpiko Kultur Etxean, "Aniztasun eta Elkarbizitza eguna" antolatzeko lehenengo bilera aurrera eramango da, Hotz elkartea eta Udalaren esku.

"Aniztasun eta elkarbizitza egun" honetan janari desberdinak, eskulangintza... eta herrian ditugun kultura desberdinetako adierazgarriak izateko asmoa dago, horrez gero bilera honetara gonbidatu nahi zaituztegu, egun hau aurrera eramateko ideiak elkarbanatu eta guztion artean egun polita sortzeko asmoarekin.

Anima zaitezte!

Aniztasun bilera kartela page 0001 1