
Alde batetik, mundu mapa margotu eta inguruan koloretako eskuak kokatuz poster erraldoia burutu genuen. Bestetik, Mendebaldeko Saharako bizimodua nolakoa den ezagutzeko aukera izan genuen hainbat familien eskutik. Bertako ohiturak, janzkera, jolasak, erritualak ezagutzeko aukera paregabea izan zen.
ONGI ETORRI IKASTOLARA mezuarekin batera, famili ezberdinek beraien hizkuntzan ONGI ETORRI idatzi zuten eta giro polita sortu zen Latxartegi eraikineko pasabidean.
HH eta Lehen Hezuntzan ere, Mina ipuina irakurri dugu eta hainbat bideo ere ikusi eta lantzeko aukera izan dugu.
Jarraian, argazkiak ikusgai:



