
Aurtengoan ere, Haztegi Ikastolak EITB Maratoiarekin bat egin du, “Bizi Bedi Bizipoza” lelopean. Edizio honetan zahartze aktibo eta osasuntsu batean jarri du arreta EITB Maratoiak. Niko Etxarten "Euskal Rock and rolling" abestia da soinu-banda, eta keinu batean batzeko deia egingo dio gizarteari: Ezina ekinez egina!
Ikastolako ikasle zein langileek hartu dute parte grabatutako bideoan. Hona hemen emaitza: