
Ekimen hau ikasturte honetan tailer pedagogikoak eskaintzera animatu den guraso taldearen eskutik antolatu da. Ipuin kontaketarekin hasiko gara, baina aurrerantzean beste hainbat tailer ere izango ditugu: eskulanak, buruhandi tailerrak, udaberriko lore eta landareekin sortutako artelanak… ??
Guztiok batera komunitatea eraikitzen jarraitu nahi dugu, eta horregatik, proiektu honen parte izatera animatzen zaituztegu!
