
Zaporeak elkartetik esaten digute: “2025 urtea, 800.000 anoa prestatzearen poztasunarekin itxi genuen. 800.000 errefuxiatuk zuen maitasuna eta elkartasuna sentitu dute janari aberats baten bidez. Ez dugu hitzik. Eskerrik asko. Zuek gabe ,hau ez zen posible izango.”
Helburu hori lortzeko iaz, Legazpiarrok gure elkartasun aletxoa ere jarri genuen. Aurten dauden beharrei aurre egiteko berriz ere gure laguntza behar dute. Horregatik Hotz Legazpik aurrera eramango dugun elikagai bilketan parte hartzera animatzen zaituztegu.
“Beraien sustraiekiko koherentziaz sukaldatzen dugu, beraien kultura-eskubideak eta ohiturak duintasunez errespetatuz.”
Dituzten beharrei erantzuna emateko, honako hauek jasoko dira Ikastolako Idazkaritzan eta Latxartegin:
Bakoitzak ahal duen ekarpena jarriz Zaporeak duen biltegia elkartasunez beteko dugu.
Bihotz bihotzez, mila mila esker.
