Familien behar desberdinei irtenbidea emanez

Haur Zaintza

Zaintza zerbitzua

Haur eta Lehen Hezkuntzako familiei zuzendutako zerbitzua da hau, familien errealitate anitzari aurre egiteko, hainbat arrazoirengatik haurra ikastolako ordutegia baino lehenago ekartzeko beharra duten familiei, hain zuzen ere.

Ikasturteko eskola egun guztietan eskaintzen da zerbitzua,  goizeko 08:00etatik 09:00etara, zehazki.

Zerbitzu honetan ludotekaren eredua bideratzen da. Jolasa eta denbora-pasa aukerak antolatzen dira jarduera zuzendu eta planifikatuen bidez batzuetan eta jolas librean beste batzuetan.

Beharrak desberdinak direnez, ikasleak bi taldetan banatzen dira adinaren arabera. Talde bakoitza eraikin  batean kokatua dago: HHko ikasleak Latxartegiko eraikin txikian eta LHkoak, berriz, Haztegi Ikastolako eraikin handian. 

Zaintza

Ikastorduetatik kanpoko zaintza zerbitzua da.

Zerbitzu hau Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.

  • HH: Latxartegi eraikinean
  • LH: Haztegi ikastolako eraikin nagusian 

Ordutegia

  • Eskola-egunetan: 08:00etatik - 09:00etara

Baldintza orokorrak

  • Ikasturte osoan erabiltzeko konpromisoa hartu behar da.
  • Gutxienezko izen-emate kopurua beharko da taldea osatzeko.
  • Hilero kuota finko bat izango du (irailetik ekainera), erabiltzen den egun kopurua edozein dela ere.

Izen-ematea

  • Haztegi ikastolako idazkaritzan

TELF: 943 73 10 97

E-POSTA: ione.aranburu@haztegiikastola.eus