GnatZinema 2021 | DBH2

DBH2ko ikasleek Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) GnatZinema 2021 Natura eta Ingurumenaren Zinema Erakustaldiaren harira antolatutako bideo-lehiaketan parte hartu dute. 

Lehiaketaren helburu nagusia gazteen eta naturaren arteko lotura bat sortzea da. Bideoak Legazpiko naturari buruzkoak dira eta naturarekiko errespetua eta haren zaintza bultzatzen dituzte.